"Laia" dantza emanaldia kiroldegian izango da

"Laia" dantza emanaldia kiroldegian izango da

2024/07/05
Eguraldi iragarpen ezegonkorra dela eta, Alurr dantza taldearen "Laia" emanaldia kiroldegian izango da.

Eguraldiaren aurreikuspenak ekaitza iragartzen duenez, Ibarrako Alurr dantza taldeak eskainiko duen Laia emanaldia kiroldegira lekualdatzea erabaki du udalak.

Horrenbestez, gaur, uztailak 5, barixakua, gaueko 22:00etatik aurrera, Arane udal kiroldegiko frontoian izango da Laia dantza-emanaldia.