Laguntza-bonuen gaineko balorazioa

Laguntza-bonuen gaineko balorazioa

2021/12/29
Udaleko Gizarte Ongizate Sailak positibotzat jo du amaitu berri den aurtengo krisiaren aurkako laguntza-bonuen kanpaina; guztira 62 bonu eman dira, eta 5.250 euro banatu dira.

Abenduaren 10ean amaitu zen txartelak aurkezteko eta Soraluzeko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak emandako laguntza-bonuen gastua justifikatzeko epea.

Bonu horiek Soraluzeko saltokietan gastatu behar ziren, eta 50 euroko zenbatekoa zuten gizarte-laguntzak jasotzen zituzten pertsonentzat eta familientzat (DBE, AGI), eta 100 eurokoa pentsiodunentzat, langileentzat eta langabezian daudenentzat.

Aurtengo deialdiko zifrak honako hauek dira:

  • 67 bonu-eskaera aurkeztu dira, eta horietako 62 onartu dira eskatutako baldintza guztiak betetzean.
  • Emandako 62 bonuetatik 19 50 eurokoak izan dira eta 43 100 eurokoak.
  • 50 euroko bonuak jaso dituzten 19 pertsona eta familiek gizarte-laguntzak jasotzen dituzte, eta 100 euroko bonuak jaso dituzten 43 pertsona eta familietatik 13 pentsiodunak dira, 17 langileak, 2 langabetuak eta 11 inolako laguntzarik jasotzen ez dutenak.

Emandako bonuen zenbatekoa, guztira, 5.250 €-koa da.