Laguntza bonoen balorazioa
Joan den urriaren 31n amaitu zen Udaleko Ongizate Sailak eman dituen laguntza-bonoen gastuak justifikatzeko epea.
Jakina den moduan, aipatutako bonoak herriko dendetan erabili behar ziren eta 50 eta 100 euroko balioa zuten; 50 eurokoa gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familien kasuan eta 100 eurokoa pentsionista, langile eta langabetuen kasuan.
Aurtengo deialdiaren emaitzak honakoak izan dira:
Eskaera kopurua: 110 familia.
Onartutako eskaera kopurua: 96 familia.
Banatutako bonoak:
- 50 euroko bonoak: 34. Gizarte-laguntzen jasotzaileak.
- 100 euroko bonoak: 62. Pentsionistak 29, langileak 28, langabeak , laguntzarik ez dutenak 4.
Banatutako diru-kopurua: 7.900 euro.
Aurtengo deialdian iazkoan baino eskaera gutxiago jaso da eta iaz baino eskaera gehiago bota da atzera. Eskaerak atzera botatzeko arrazoiak ondorengoak izan dira: diru-sarrerak gaindtzea, urte beteko erroldatze-epera ez iristea, beharrezko agiriak ez aurkeztea, erosketak justifikatzeko tikeak ez aurkeztea.