"Lagunak, erreskatera!" filmaren proiekzioa domeka honetan

"Lagunak, erreskatera!" filmaren proiekzioa domeka honetan

2025/02/11
"Lagunak, erreskatera!" filma ikusi ahal izango da domekan, arratsaldeko 17:00etan, Udaleko Kultura Batzordeak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zinema zikloaren baitan.

Atxolin Guraso Elkarteak eta Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak, elkarlanean, haurrentzako euskarazko zinema zikloa antolatu dute beste behin. Neguan zehar, bi asterik behin, haurrentzako sei film ikusi ahal izango dira Herri Antzokian.

Domeka honetan, otsailak 16, arratsaldeko 17:00etan Lagunak, erreskatera! filma ikusi ahal izango da Herri Antzokian.

Sinopsia eta fitxa teknikoa

Superbilau misteriotsu batek oihana urarekin kontaktuan lehertzen den apar arrosa toxiko batekin estaltzen duenean, Jungle Bunch erreskatera deitzen dute. Euriteen sasoitik hilabete baino gutxiagora, hasi da lasterketa! Gure heroiak, aliatu berriak batuko zaizkienak, mundu osoan zehar ibiliko dira antidoto baten bila. Iparraldeko eskualde urrunetatik hasi eta Europa, Asia eta Ekialde Ertaineraino, inoizko bilaketarik handienean murgilduko dira. Oraingoan, inoiz baino arerio argiago eta deabruzkoago bati egin behar diote aurre. Maurice eta bere lagunentzat, inoiz ez da hainbeste egon jokoan!

Zuzendaria: Laurent Bru, Yannick Moulin eta Benoît Somville

Herrialdea: Frantzia

Urtea: 2023

Iraupena: 89 min.

Hizkuntza: Euskara