Laboratorium museora irteera egin zuten jendartEKIN eta Goazen Soraluze proiektuetako kideek

Laboratorium museora irteera egin zuten jendartEKIN eta Goazen Soraluze proiektuetako kideek

2025/02/06
Joan de martitzenean, otsailak 4, Bergarako Laboratorium museora irteera kulturala egin zuten jendartEKIN eta Goazen Soraluze proiektuetako kideek.

jendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektuak eta Goazen Soraluze, kirol-orientazio zerbitzuak elkarlanean Bergarako Laboratorium museora irteera egin zuten joan den martitzenean.

Bi taldetan banatu ziren partaideak: oinez joan zirenak, alde batetik; autobusez joan zirenak bestetik. Behin helmugara iritsita, The Black Box, adimen artifizialari buruzko erakusketaren bisita egin eta erakusketa irakunkorra modu librean ikusi ahal izan zuten partaideek.

  • The Black Box kuboak bisitariei adimen artifizialaren funtzionamendua modu interaktiboan ulertzeko aukera eskaintzen die, eta lau aldeen bidez kontzeptu eta errealitate desberdinak jorratzen ditu: eguneroko bizitzaren dimentsioa, industria sektorea, gizartea eta giza-harremanak eta etika.

  • Erakusketa iraunkorra: Bergarako Errege Seminarioko bilduma, hiru mendetako zientzia instrumentuak, zoologia eta wolframioari buruzko bildumak.

Hogeita bost pertsonak hartu zuen parte eta antolatzaileak pozik agertu dira arrakastaz.