"La semilla del son" filmaren proiekzioa, Blues Hotsak jaialdiaren baitan

"La semilla del son" filmaren proiekzioa, Blues Hotsak jaialdiaren baitan

2024/11/15
"La semilla del son" filma ikusi ahal izango da datorren eguaztenean Herri Antzokian, Blues hotsak jaialdiaren baitan.

Blues Hotsak jaialdia antolatu du seigarrenez Errabal Kultur Elkarteak datorren asterako, jazza, bluesa eta musika beltza ezagutarazteko helburuarekin. Programatutako ekintza ugarien artean dago La semilla del son (2023) film-dokumentalaren proiekzioa, Santiago Auserónen road movie soinuduna.

Auserónek berak hurrengo zapatuan emango duen kontzerturako girotzen joateko moduko ekintza izango da, doakoa eta interesa duen edonori irekia.

Eguna: eguaztena, azaroak 20

Ordua: 19:30

Lekua: Herri Antzokia

Sinopsia eta fitxa teknikoa

Santiago Auserón son musikaren jakituria erritmikoaz blaitzen da 1984an Kubara lehen aldiz joan zenetik, eta  bere ibilbide musikalean txertatzen du, rockaren berrikuntza mestizo gisa. Egungo proiektua, Juan Perro, bere soinu-laborategia da eta bertan Kuba, Espainia eta New Orleans batzen ditu. Bidaia hori Espainiako tradiziotik abiatzen da, eta blues arrastoa duen Mississippiren deltara egiten du hegan, Kubako sonean geldialdia eginez, eta, azkenik, New Orleanseko jazzarekin fusionatuz. Espainiako kultura postmodernoaren irudi karismatikoenetako baten unibertsoan barneratzen gaituen road movie soinuduna da La semilla del son.

Zuzendaria: Juanma Villar Betancort

Herrialdea: Espainia

Urtea: 2023

Iraupena: 99'

Hizkuntza: gaztelera