"La saga" antzezlanak zabalduko du ostiral honetan aurtengo antzerki zikloa

"La saga" antzezlanak zabalduko du ostiral honetan aurtengo antzerki zikloa

2023/10/02
Hiru antzezlan programatu ditu Soraluzeko Udalak udazken honetarako; Txalo konpainiaren "La saga" komediak zabalduko du zikloa, ostiral honetan, iluntzeko 8etan.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, "Antzerki Garaia" izeneko antzerki-zikloa antolatu du udazkenerako Udaleko Kultura Batzordeak, Berdintasun Sailaren laguntzarekin, herritarrei antzerki konpainia profesionalen lanez gozatzeko aukera emateko helburuarekin.

Hiru dira, beste horrenbeste konpainiarenak, aurten zikloa osatzen duten antzezlanak, bi euskaraz eta bat gazteleraz.

Antzezlanak ostiraletan taularatuko dira, arratsaldeko 8etan.

Hiru saioetarako sarrerak Iratxon eskuratu daitezke, aurrez, eta leihatilan, egunean bertan,

Hauek dira aurtengo zikloa osatzen duten antzezlanak:

  • Urriak 6: "La saga".
  • Urriak 20: "Ez naiz inoiz Dublinen egon".
  • Azaroak 17: "Sex Sua".

"La saga"

Konpainia: Txalo

Antzezleak: Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxeberria, Koldo Olabarri.

Zuzendaritza: Begoña Bilbao

Hizkuntza: Gazteleraz

Prezioa: 10 euro.

Sinopsia: Sagastitarren -goi burgesiako familia euskaldunen- etxean, Ane alabak, aktibista sozial eta feministak, erabaki du lehenengo abizena aldatu eta amarena jarriko duela. "Ez dugu patriakatua eraitsiko gutaz erditu den amaren abizena hartzen dugun arte". Antton Sagastik ezin du sinetsi bere alabak Sagasti abizena alde batera utzi nahi izatea, hura baita lurraldeko tradizio handien duen abizenetako bat. Horregatik, mota guztietako amarruak egingo dizkio alabari asmoa alda dezan.