Kudeaketa teknikaria kontratatzeko deialdia
Soraluzeko Udalak baliabide publikoen, pertsonalaren eta nominen erdi-mailako kudeaketa-teknikari plaza bat lehiaketa-oposizio aske bidez betetzeko deialdia egin du.
Soraluzeko Udalak lanpostu-zerrendan hutsik dagoen lanpostu bat betetzeko deialdia egin du.
Baliabide publikoen, pertsonalaren eta nominen erdi-mailako kudeaketa-teknikari plaza da Udala betetzera doana, lehiaketa-oposizio aske bidez eta jabegoan.
Plaza hori Administrazio Orokorreko Eskala eta Erdi-mailako teknikari azpieskalakoa da, eta A2 Sailkapen Taldeari dagokio.
Lanpostuak 23. mailako destino osagarria, eta derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna ezarrita dauka 2018ko urriaren 17ko datarekin.
Lanpostuaren dedikazio-erregimena lanaldi osokoa da.
Iragarkia asteazkenean, urtarrilak 2, argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Eskaerak aurkezteko epea iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean zabalduko da.