Krisiaren aurkako laguntza-bonoak

Krisiaren aurkako laguntza-bonoak

2016/09/08
Azken urteetan egin duen moduan, Udaleko Gizarte Ongizate Sailak laguntza-bonoak banatuko ditu aurtengoan ere krisiaren ondorioz egoera ekonomiko zaila bizi duten herritarren artean.

2016ko LAGUNTZA BONOA

Azken urteetan, pairatzen gabiltzan krisi ekonomikoaren ondorioz, herri mailan familia eta pertsona askoren egoera zaila izaten ari da. Egoera honek, beraien oinarrizko beharretan isla zuzena du. Guztia hau horrela izanda,  esfortzu berezi bat egin behar dela ikusten da pertsona hauek babesteko. Helburu hau oinarri izanda, erabaki da bono hauek eskuragarri ipintzea herritarrentzat herriko denda eta saltokietan gastatzeko.

ZENBATEKOA

Laguntza sozialak jasotzen dituztenentzat, 50€ tako bonoa izango da.

100€ tako bonoa, pentsiodun, langabetu edota nahiz eta lanean egon etxebizitza batean erroldatuta dauden pertsonen diru sarrerek ez dutenean ondoren aipatzen ditugun zenbatekoak gainditzen.

 

Bider 12 paga

 

 

 

Pentsiodunen kasuan:

Bider 14 paga:

PERTSONA BAT

1.050€/Hileko

 

 PERTSONA BAT

900€/Hileko

2 PERTSONA

1.350€/Hileko

 

2 PERTSONAS

1.150€/Hileko

3 PERTSONA edo gehiago

1.400€/Hileko

 

3 PERTSONA edo gehiago

1.200€/Hileko

 

ESKAERA

Irailaren 12tik urriaren 14a bitartean Udaletxeko gizarte zerbitzuetan goizeko 9:30tik- 12:30ra

Eskaera egiten duten pertsona eta familiak bonoaren eskaera egin aurretiko urtebete lehenago erroldatuta egon beharko dira udalerrian.

KOBRATZEKO MODUA

Gizarte Zerbitzuek aurkezturiko eskaera aztertuko dute eta baldintzak betez gero, eskatzaileei jakinaraziko diete.

Eskaera onartu ondoren, eskatzaileek Soraluzeko edozein denda zein saltokietan eginiko gastua justifikatu beharko dute urriaren 17tik  21 arte.

Horretarako, Gizarte Zerbitzuetan erosketa tiketak aurkeztu beharko dira. Beti ere, ezingo delarik  gainditu bonoan zehazten den zenbatekoa.

AUZKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NAN-aren fotokopia.

Aurrezki libretaren lehenengo orriko fotokopia.

Bizikidetza Unitatea  osatzen duten pertsonen sarreren egiaztagiria .

Orokorrean: Izan ditzaketen  Sarreren egiaztagiria( Nominak…etab)

Pentsiodunak: Gizarte Segurantzatik jasotzen duten pentsioaren ziurtagiria.

Langabetuak: Lanbidetik jasotzen duten ordainsariaren egiaztagiria.