Korrika kulturalaren egitarauaren baitan egingo da aurtengo Zuhaitz Eguna
plaentxia.eus

Korrika kulturalaren egitarauaren baitan egingo da aurtengo Zuhaitz Eguna

2024/02/26
Udaleko Ingumen eta Landa Garapen Batzordeak, Baso Biziak Elkarteak, Lurgaia Fundazioak eta Korrika kulturalak elkarlanean antolatu dute martxoaren 3rako Zuhaitz Eguna.

Azken urteetan egiten duten moduan, Zuhaitz Eguna antolatu dute Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapen Departamentuak, herriko Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak eta Lurgaia fundazioak, aurten, Korrika kulturalaren parte-hartze bereziarekin. 

Martxoaren 3an, goizeko 9:00etatik aurrera egingo da aurtengo edizioa, Urkia Zelain, San Andres auzoan.

Izen-ematea, otsailaren 28ra arte

Landaketan parte hartu nahi izanez gero, mezu elektroniko bat bidali beharko da eguaztena baino lehen soraluzekobasobiziak@gmail.com edo info@lurgaia.org helbideetako batera izen-abizenak, adina eta herria adieraziz; mezuaren gaian martxoak 3 Soraluze jarri behar da.

Arropa egokia eta antolaketa

Antolakuntzak parte-hartzaileei eskatzen die mendiko edo uretarako botak, arropa erosoa eta euritako arropa eramateko. Halaber, ura  eramatea ere gomendatzen dute; eskularruak eta lanerako tresnak antolakuntzak ipiniko ditu, eta landaketekin bukatu ostean, hamaiketakoa ere eskainiko du parte-hartzaileentzako.

Bazkal ordurako etxera itzuliko dira parte-hartzaileak.

Animatu eta parte hartu!