Kontrargiko kideen erakusketa kolektiboa urriaren 14tik 31ra ikusgai

Kontrargiko kideen erakusketa kolektiboa urriaren 14tik 31ra ikusgai

2024/10/14
Argazki-erakusketa kolektiboa antolatu dute Kontrargi Argazkilaritza Elkarteko kideek; urriaren 14tik 31ra bitartean bisitatu daiteke, ohiko ordutegian, kiroldegiko erakusketa-gelan.

Gaur, astelehena, urriak 14, zabalduko da Kontrargi Argazkilaritza Elkarteko kideen aurtengo argazki erakusketa kolektiboa.

Elkarteko kide Mikel Valero eta Bittor Murgurzur herritarren argazkiek osatzen dute "Expo Kontrargi 2024" izenburuko erakusketa. Urtero garai honetan antolatzen du erakusketa elkarteak, argazkilari bakoitzaren dozena inguru argazkirekin.

Ordutegia

Urriaren 14tik 31ra arte dago erakusketa ikusgai, udalaren erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin:

  • Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00
  • Zapatutan: 12:00 - 13:30