Kolunbarioa erabilgarri dago dagoeneko hilerrian
Errautsak gordetzeko kolunbarioak prest daude dagoeneko hilerrian.
Soraluzeko udalak, hainbat herritarrek egindako eskariari erantzunez, zerbitzu berria ipini du martxan hilerrian: kolunbarioak. Errautsak gordetzeko 20 kolunbario bikoitz egokitu ditu eta lanek 9.799,79 euroko kostua izan dute, BEZ barne.
Dagoeneko kolunbarioa erabiltzeko bost eskaera jaso dira udaletxean, beraz, badirudi erabilera handia izango duela egokitu berri den guneak. Esan bezala, kolunbario bikoitzak dira egokitutakoak, familia bereko errauts bat baino gehiago har baititzake. Gaur gaurkoz, 20 kolunbario ipini dira, baina aukera dago aurrerantzean, beharra izanez gero gehiago ere egokitzeko.