Klima aldaketaren aurkako itzalaldia
Mundu mailako "Planetaren ordua" ekimenarekin bat eginez, eta aurreko urteetan egin den moduan, Zubi Nagusiko argiak ordu betez itzaliko dira larunbat honetan, gaueko 8:30etik 9:30era.
Azken urteetan bezala, aurten ere, WWF erakundeak bultzaturiko "Planetaren ordua" ekimenarekin bat egin du Soraluzeko Udalak.
Ondorioz, larunbat honetan, martxoak 30, ordu betez itzaliko ditu Zubi Nagusiko argiak, gaueko 8:30etik 9:30era hain zuzen ere.
“Planetaren ordua” klima aldaketaren aurka mundu mailan egiten den ekimena da eta etxebizitza, eraikin, monumentu nahiz beste guneetan itzalaldiak bultzatzen ditu ingurumenarekiko konpromisoa eta biodibertsitatearen aldeko neurriak hartu behar direla aldarrikatuz.