Klima-aldaketaren aurkako itzalaldia
Nazioarte mailako "Planetaren Ordua" ekimenarekin bat eginez, martxoaren 19an zubietako argiak ordu betez itzaliko dira.
Soraluzeko Udalak bat egingo du klima-aldaketaren kontra WWF erakundeak martxoaren 19ko antolatu duen mobilizazio kanpaina orokor handienarekin: Planetaren Ordua.
Horrela, larunbatean, herriko gune desberdinetako argiak itzaliko dira, gaueko 20.30etatik 21.30etara.
Ekimen horrekin erakutsi nahi da, besteak beste, berotze globalari aurre egiteko, denon partetik jarri behar dugula.
Ordu horietan, ordubetez argiak itzaliko dira herriko zubi garrantzitsuenetan, besteak beste: Oleako Zubikoak, zubi Nagusikoak, Gabolatzeko zubikoak eta Mendiola industrialdeko oinezkoentzako zubia.
Ekimen honekin, ingurumenarekiko konpromisoa adierazteaz gain, aldarrikatu nahi da klima aldaketaren kontrako neurriak hartzeko beharra dagoela.