Kiroldegiko abonamendu kanpaina
Arane Udal Kiroldegiak datorren urterako abonamendu kanpaina jarri du abian, "Kirola egiteko garaia" lelopean.
Egun kiroldegiko abonatu direnei automatikoki berrituko zaie abonamendua, kontrakorik adierazten ez badute behintzat.
Abonamenduei baja eman edo aldaketaren bat egiteko abenduaren 15etik 31ra bitartean jakinarazi behar da kiroldegian bertan.
Abonamenduak berritzeaz batera, abonatu berriak erakartzeko kanpaina abiatu du egunotan Udaleko Kirolen eta Kiroldegiaren Batzordeak, kiroldegiko instalazio eta zerbitzuen berri ematen duen eskuorri informatibo berriaren banaketarekin.
Kiroldegiak rokodromo, gimnasio, igerileku, frontoi eta padel-pista zerbitzuak eskaintzen ditu, eta ohiko ikastaro-eskaintzari eusten dio.
Abonamenduak bi motatakoak dira: familiarrak eta indibidualak eta urte osorako zein sei hilabeterako kontratatu daitezke.
Ikusi hemen kiroldegiko zerbitzu, ordutegi eta prezioei buruzko informazioa.
Edozein argibidetarako 943 752 466 telefonora dei daiteke.