Kiroldegia handitzeko lanak

Kiroldegia handitzeko lanak

2019/11/05
Erritmo onean doaz Arane kiroldegia handitzeko Soraluzeko Udalak abiatu dituen lanak; joan den astean egitura metalikoa eraiki ondoren, teilatua eta alboko itxitura jarriko dituzte hurrena.

Aurreikusitako epeetan ari dira lanean Construcciones Artzamendi enpresako beharginak kiroldegiaren gainaldean.

Irailaren amaieran hasi ziren kiroldegia handitzea helburutzat  duten lanok eta, gauzak ondo bidean, 6 hilabetean amaituko dira.

Dagoeneko prest da eraikin berriari eutsiko dion egitura metaliko berria; ondoren, bi asteko geldialdia eta gero -materialak prestat behar dira-, teilatua eta alboetako metalezko panelak ipintzeari ekingo zaio.

Adierazitako moduan, eraikinaren anpliazioak gaur egungo espazio-gabezia konpontzea du helburu. Kiroldegi gainean dagoen 450m2 terrazan egingo da eta 568.000 euroko kostua dauka, horietatik 250.000 Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko dituelarik.

Ondorengoak dira egingo den eraikuntza berriak izango dituen instalazioak:

  • Gimnasio berria, ibai alderako bistak izango dituena.

  • Spining gela berria.

  • Erabilera anitzeko espazioa.

  • Komunak.

  • Takillak.