Kiroldegia handitzeko lanak

Kiroldegia handitzeko lanak

2019/09/20
Datorren asteartean, hilak 24, emango zaie hasiera Arane kiroldegia handitzeko lanei; dagoen espazio-gabezia konpontzea dute lanok helburu moduan, solairu berri bat eraikiz.

Asteartean, irailak 24, emango zaie hasiera kiroldegia handitzeko lanei.

Jakina den moduan, eraikinaren anpliazioak gaur egungo espazio-gabezia konpontzea du helburu. Kiroldegi gainean dagoen 450m2 terrazan egingo da eta 568.000 euroko kostua dauka, horietatik 250.000 Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko dituelarik.

Ondorengoak dira egingo den eraikuntza berriak izango dituen instalazioak:

  • Gimnasio berria, ibai alderako bistak izango dituena.
  • Spining gela berria.
  • Erabilera anitzeko espazioa.
  • Komunak.
  • Takillak.

Lanek 6 hilabeteko iraupena izango dute eta Construcciones Artzamendi enpresak burutuko ditu.