![Kirol udalekutarako izen-ematea Kirol udalekutarako izen-ematea](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/kirol-udalekutarako-izen-ematea/@@images/image-900-6a8418edf7ec1bf0bac2a99fd42aed7b.jpeg)
Kirol udalekutarako izen-ematea
Soraluzeko Udalak kirol udalekuak antolatu ditu "Uda Kirola" programaren barruan; LH3 eta LH6 maila bitarteko neska mutikoek eman dezakete izena, maiatzaren 31a baino lehen.
Udaleko Kirol Batzordeak kirol udalekuak antolatu ditu aurten ere, "Uda Kirola" programaren barruan.
Kirol udalekuak LH3-LH6 maila bitarteko haurrei zuzenduta daude eta bertan ondorengo ekintzak burutuko dira: Ur jarduerak, mendi irteerak, naturan jolasak, kirol jolasak...
Jardueren egutegia ondorengoa da:
- LH3 eta LH4 mailak: Ekainaren 27tik uztailaren 1era.
- LH5 eta LH6 mailak: Uztailaren 18tik 22ra.
Izen-ematea maiatzaren 31ra arte egin daiteke.
Informazioa eta izena emateko prozedura zein den ikusteko kontsultatu ESKUORRIA.