Kirol-orientazio zerbitzua martxan da berriro
Iaz jarri zen martxan Goazen Soraluze kirol-orientazio zerbitzua, patologiak dituzten zein patologiaren ez duten pertsona inaktiboei laguntza eman, euren bizitzetan jarduera fisikoa txertatu eta, horri esker, euren egoera fisikoa zein ongizate orokorra hobetzea helburu.
Kirol-orientatzailea astean birritan egoten da Arane udal kiroldegian, ondorengo ordutegian:
- Martitzenak: 9:00 - 13:00 eta 14:00 - 16:00
- Eguenak: 11:15 - 13:15
Ibilaldiak
Kirol-orientazio zerbitzuak jarduera fisikoa bultzatzeko ekimenak ere proposatzen ditu, ibilaldiak martitzenero, esate baterako.
Ibilaldiek ordu eta erdi inguruko iraupena izango dute, eta edozein pertsonak egiteko modukoak izango dira. Ikasturte honetakoak bihar, urriak 15, hasiko dira hain zuzen ere.
Eguraldi txarra eginez gero, tailerrak egingo dira kiroldegian.
Eguna: martitzenak
Ordua: 9:30
Lekua: Kiroldegia