Kimatze lanak hasiko dira gaur Soraluzeko hainbat eremutan

Kimatze lanak hasiko dira gaur Soraluzeko hainbat eremutan

2024/11/26
Gaurtik, azaroaren 26tik, abenduaren 5era bitarte, kimatze lanetan arituko dira beharginak Soraluzeko hainbat txokotan.

Atzo hastekoak ziren kimatze lanak, baina eguraldi txarra zela medio, gaur ekingo diote lanari azkenean; kimatze lanek abenduaren 5era arteko iraupena izatea aurreikusten dute.

Gipuzkoa etorbidean, Mendiola industriagunean eta Ezozibide azpialdean arituko dira zuhaitzak kimatzen; orohar ez da ergozpenik izango oinezkoentzat zein trafikoari dagokionez. Hala ere, datorren astelehenetik aurrera, ezingo da autorik aparkatu Mendiola eremuan, Ezozibide azpialdeko zuhaitzak kimatzen dituzten bitartean. Udaltzainek emango dute horren berri eta ezarriko dituzte beharrezko oharrak.

Kimatze lanez Arbolup enpresako langileak arduratuko dira eta lanen kostua 10.080 eurokoa izan da, BEZ barne.