Kalistenia parke berrria Txurrukenen
Udalak kalistenia-parke bat jarriko du Txurrukenen, urriko udalbatzarrean beharrezko kreditu-aldaketa onartu ondoren.
Patricia Borinaga Udal Haur eta Gazteen arloko arduradunak azaldu duenez, "Udalak instalazio berri honekin, degradatutako espazio bat birgaitzeaz gain, bizi-ohitura osasungarriagoak bultzatu eta aire zabaleko kirol-jarduera sustatu nahi ditu".
Kalistenia aire zabaleko kirol-modalitate gero eta ezagunagoa da gazteen artean. Entrenamendu fisikoko sistema hori gorputzaren pisuaz baliatzen da batez ere, eta ez du karga edo erresistentzia gehigarririk behar. « Street workout » edo « parkour » mugimenduetan oinarrituta, normalean kanpoan praktikatzen da, eta muskuluen garapenean eta garapen kardiobaskularrean eragiten du.
Txurrukeneko kalistenia-parkeak bederatzi zutoineko Street Workout multzoa izango du, eta honako elementu hauek izango ditu: galdara, barra bertikala, uztaiak, eskalatzailea, sigi-saga, brakiatzailea, dantza-barra, kristoa eta dominatuak eta bi barra finko. Halaber, moxal bikoitza eta abdominalen banku bat ere izango ditu. Kalistenia-eremu osoak (90,23 metro koadro) kautxuzko segurtasun-lurzorua izango du, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko ustekabeko erorikoen edo kolpeen aurrean. Seinaleztapen-kartel elebidun batek erabiltzaileei jakinaraziko dizkie erabilera-arau orokorrak.
Parkea instalatzeaz Agapito Urban Industries SL arduratuko da, eta inbertsioa 17.460 €-koa izango da, BEZa barne.
Gainera, Udalak Txurruken parkean dauden jarleku guztiak birgaituko ditu (garbitu, lixatu eta margotu), bat izan ezik, hori ordezkatu egingo baita. Bankuak birgaitzeaz arduratuko den enpresa Carpintería Manu izango da, eta inbertsioa 1.633,50 €-koa izango da, BEZa barne. Banku berria jartzeaz Agapito Urban Industries S.L. arduratuko da, eta inbertsioa 455,69 €-koa izango da, BEZa barne.