Kafe-kapsulak biltzeko zerbitzua
Debabarrenako Mankomunitateak, azken urteetan kafe-kapsulen erabileraren gorakada ikusita, martxoan abiarazi zuen eskualdeko minigarbiguneetan kafe-kapsulak utzi ahal izateko zerbitzua, Nestlé konpainiarekin sinatutako hitzarmenari esker.
Eskualdeko 12 minigarbigune egokitu ziren plastikozko eta aluminiozko kapsulak konpartimentu desberdinetan utzi ahal izateko, eta martxoaren 5etik aurrera ipini zen zerbitzu hau erabilgarri herritarrentzat.
Lehen hiru hilabeteetan, guztira 1060kg kafe kapsula bildu dira minigarbiguneetan: 560kg kapsula metaliko eta 500kg plastikozko kapsula.
Nestlérekin sinatutako hitzarmenak lau urteko iraupena du, luzatzeko aukerarekin. Hortaz, Mankomunitateak herritarrei zerbitzu hau erabiltzeko deia egiten dien die, lehen eskualdean birziklatu ezin genituen hondakinak birziklatzeko aukera ematen baitu, eta mantendu behar delako, gaikako bilketan aurrerapausoak emateko.