Juan Martin Aristi eta Ramón Barrutiabengoa soraluzetarren lanak ikusgai, astelehenetik aurrera
Juan Martin Aristi eta Ramón Barrutiabengoa herritarren margolanak ikusgai egongo dira irailaren 16tik 28a arte Kulturguneko erakusketa-gelan; irekiera-ekitaldia astelehenean izango da, arratsaldeko 18:30ean.
Garapena erakusketak Aristi eta Barrutiabengoa artisten urtetako lana jasotzen du. Adierazi dutenez, “ikusgai dauden lanak azken urteotan eginak dira, eta, horien bitartez, jakin-minetik eta adierazpide berrien bilaketatik sortzen den bilakaera ikus daiteke”.
Hogeita hamar lan inguru dira erakusketa osatzen dutenak.
Irekiera ekitaldia, astelehenean
Erakusketa astelehenean, hilak 16, zabalduko da, arratsaldeko 18:30ean, bertaratzen direnenentzako jan-edanarekin.
Ordutegia
Erakusketa ikusgai egongo da irailaren 16tik 28ra bitarte, ordutegi honetan:
- Astelehenetik barixakura 18:30 - 20:00
- Zapatutan 12:00 - 13:30