Jolas-parke berriak erabilgarri
Azken ikutu batzuen faltan, gaur arratsaldean zabalduko dute Ezozibideko haurrentzako jolas-parke berria; Errekalde kalean berritu diren parke biak joan zen astean zabaldu zituzten.
Erabat amaituta ez badago ere, estreinatzeko moduan dago, gaur arratsaldetik aurre, Udalak, auzoko bizilagunen eskaerari erantzunez, Ezozibidean egin duen haurrentzako jolas-parke berria.
Errekalde kaleko bi parkeak ere berritu egin ditu Udalak eta joan zen astetik daude erabiltzeko moduan.
Ezozibideko jolas-parkea
Auzoko haurrekin batera diseinatu den parkeak 153 m2-ko azalera dauka eta "Novatillu" enpresa valentziarrak instalatu du.
Parkeak 5 jolas ditu (bat jarri gabe dago oraindik) eta 2 eta 10 urte arteko haurrei begira prestatu da.
Jarri diren jolasak hauek dira:
- Jolas anitzeko dorrea.
- Txirrista.
- Kulunka (Falta da).
- Trena.
- Zabua.
Errekaldeko jolas-parkeak
Ezozibideko parkearekin batera berritu diren Errekaldeko beste bi parketxoak joan zen astetik daude zabalik.
Parke hauetan gomazko zoru berria jarri da eta zeuden jolas guztiak berritu dira.