jendartEKIN proiektuaren baitan, "Teknologiaren erabilera eguneroko bizitzan" hitzaldia egingo da eguaztenean

jendartEKIN proiektuaren baitan, "Teknologiaren erabilera eguneroko bizitzan" hitzaldia egingo da eguaztenean

2024/11/18
jendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektuak programatuta, "Teknologiaren erabilera eguneroko bizitzan" hitzaldia egingo da eguaztenean, azaroaren 20an.

jendartEKIN proiektuko udazken-neguko egitarauaren baitan, hiru hitzaldi antolatu dira azarorako; leneha, Osakidetzarekin batera antolatu da eta Udazkena eta osasuna jaia jorratu da bertan; bigarrena, Soraluze BHI Institutuarekin elkarlanean antolatu da, Miñan liburuari buruz; azkena, aste honetan egingo da eta teknologiaren erabilerak eguneroko bizitzan duen eraginari buruzkoa izango da.

Teknologiaren erabilera egunerokotasunean

Niko Morillo soraluzetarra izango da hizlaria eta teknologiaren eta IKTen egunerokotasuneko erabilerari buruzko solasaldi kolokiala izango da jendartEKIN proiektuaren baitan antolatutakoa. Horrela, proiektuko parte-hartzaileen interesak asetu eta teknologiak gure eguneroko bizitzan duen inpaktuaren gaineko hausnarketa egingo da.

Morillok hezkuntza munduan lan egin izan du bere bizitza profesional guztian zehar, informatika eta elektronika alorretan batik bat, Armeria eskolan zein UNEDen irakasle gisa. Jubilatu ostean ere irakaskuntza ez formalean dihardu, bere blogaren bidez informatika, elektronika eta matematika gaiak interesa dutenei gerturatzen.

Eguna: eguaztena, azaroak 20

Ordua: 10:00 - 12:30 

Lekua: Kalebarren 8

Hizlaria: Niko Morillo

Hizkuntza: gazteleraz

Parte-hartzaileak: jendartEKIN proiektuko kideentzat