
jendartEKIN proiektuaren baitan, "Placencia de Soraluze hiribilduaren eraikuntza: Arkitekturaren bitarteko bilakaera historikoa" hitzaldia egingo da eguaztenean
jendartEKIN proiektuko udazken-neguko egitarauaren baitan, bi hitzaldi antolatu dira martxorako; hitzaldi eta tailer gehiago egongo dira datozen hilabeteetan ere. Gaur, martxoak 12, eguaztena, Placencia de Soraluze hiribilduaren eraikuntza: Arkitekturaren bitarteko bilakaera historikoa hitzaldia eskainiko da eta bertan Soraluze hiribilduaren eraikuntza eta bilakaerari buruz jardungo dute.
Bilakaera historikoa arkitekturarren bidez
Ramon Leturiondo historialari soraluzetarra arduratuko da hitzaldia emateaz; bertan, Placencia de Soraluze hiribilduaren sorreratik hasi eta haren eraikuntza eta bilakaeraren bidaian murgilduko dira parte-hartzaileak, beti ere arkitektura dutela gidalerro.
Leturiondo irakaskuntzaren inguruan ibili izan da beti, Soraluzeko Ikastolan lehenengo eta Hernaniko Insitutuan eta Usandizaga-Peñaflorida Insitutuan hurrengo. Irakaskuntzarako euskarazko materialgintzan lan handia egindakoa da eta gaur egun, erretiroa hartu ostean ere, euskal arteari eta historiari buruzko hitzaldiak ematen jarraitzen du.
Eguna: eguaztena, martxoak 12
Ordua: 10:00 - 12:30
Lekua: Kalebarren 8
Hizlaria: Ramon Leturiondo
Hizkuntza: euskaraz
Parte-hartzaileak: jendartEKIN proiektuko kideentzat