jendartEKIN proiektuaren baitan, "Miñan" liburuari buruzko hitzaldi irekia datorren astean
jendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektuak eta Soraluze BHI Institutuak elkarlanean programatuta, "Miñan" liburuari buruzko hitzaldi irekia egingo da azaroaren 14an, datorren eguena.
jendartEKIN proiektuko udazken-neguko egitarauaren baitan, hiru hitzaldi antolatu dira azarorako; aste honetan izan da lehena, Osakidetzarekin batera antolatua eta Udazkena eta osasuna jaia jorratu da bertan. Datorren astean egingo da antolatutako bigarren hitzaldia, Miñan liburuari buruz.
Miñan liburuaren inguruan
jendartEKINek Soraluze BHI Institutuarekin elkarlanean antolatutako hitzaldi irekia izango da datorren eguenekoa, azaroaren 14koa.
Hitzaldian Amets Arzallus Antiak, autoreak, parte hartuko du, Ibrahima Balderekin batera Miñan liburua idatzi baitu. Bertan liburuak azaleratzen duen errealitate gordinaz mintzatuko da.
Eguna: eguena, azaroak 14
Ordua: 10:30 - 12:30
Lekua: Herri Antzokia
Hizkuntza: euskaraz
Parte-hartzaileak: interesa duen orori irekia