jendartEKIN proiektuaren baitan, "Interneten nabigatzea" hitzaldia egingo da eguaztenean

jendartEKIN proiektuaren baitan, "Interneten nabigatzea" hitzaldia egingo da eguaztenean

2025/03/25
jendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektuak programatuta, "Artxiboekin lan egitea" hitzaldia egingo da eguaztenean, martxoaren 26an.

jendartEKIN proiektuko udazken-neguko egitarauaren baitan, bi hitzaldi bat antolatu dira martxorako; hitzaldi eta tailer gehiago egongo dira datozen hilabeteetan ere. Martxoaren 12an Placencia de Soraluze hiribilduaren eraikuntza: Arkitekturaren bitarteko bilakaera historikoa hitzaldia eskaini zuen Ramon Leturiondok eta asteon Interneten nabigatzea hitzaldi irekia eskainiko da eta bertan interneten oinarrizko tresnak eskainiko dira.

Internetez nabigatzeko tresnak praktikan

Niko Morillo soraluzetarra izango da hizlaria eta internetean nabigatzeko tresnak eskainiko dizkie parte-hartzaileei, jendartEKIN proiektuaren baitan antolatutako hitzaldian. Interneten oinarrizko kontzeptuak, nabigatzaile motak, bilatzailearen kontzeptua eta bestelakoak landuko dituzte hitzaldi-tailer praktikoan. Horrela, proiektuko parte-hartzaileek bertan beraien interesak asetu eta zalantzak argitu ahal izango dituzte.

Morillok hezkuntza munduan lan egin izan du bere bizitza profesional guztian zehar, informatika eta elektronika alorretan batik bat, Armeria eskolan zein UNEDen irakasle gisa. Jubilatu ostean ere irakaskuntza ez formalean dihardu, bere blogaren bidez informatika, elektronika eta matematika gaiak interesa dutenei gerturatzen.

Eguna: eguaztena, martxoak 26

Ordua: 10:00 - 12:30, tartean atsedena

Lekua: Kalebarren 8

Hizlaria: Niko Morillo

Hizkuntza: gazteleraz

Parte-hartzaileak: irekia