jendartEKIN proiektuaren baitan, "Etorkizuneko Europa" hitzaldia egingo da eguaztenean

jendartEKIN proiektuaren baitan, "Etorkizuneko Europa" hitzaldia egingo da eguaztenean

2024/12/16
jendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektuak programatuta, "Etorkizuneko Europa" hitzaldia egingo da eguaztenean, abenduaren 18an.

jendartEKIN proiektuko udazken-neguko egitarauaren baitan, bi hitzaldi antolatu dira abendurako; lehena abenduaren 4an egin zen eta jasangarritasuna eta klima aldaketa izan zuen hizpide; bigarrena, berriz, eguazten honetarako, abenduaren 18rako programatu da eta etorkizuneko Europari buruzkoa izango da.

Etorkizuneko Europa

Juanjo Álvarez abokatua, jurista eta Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna da; bere gain hartuko du hitzaldia eta hausnarketa bateratua gidatzeko arduta. Bertan, Europaren etorkizun politikoaz jardungo da, testuinguru geopolitiko nahasi eta gatazkatsuan kokatuta. 

Eguna: eguaztena, abenduak 18

Ordua: 10:00 - 12:30 

Lekua: Tolarekua

Hizlaria: Juanjo Álvarez

Hizkuntza: gazteleraz 

Parte-hartzaileak: hitzaldi irekia