Eraso sexisten aurkako gida
JAI ASKE ETA GUZTIONAK
Soraluzeko Udaleko Berdintasun Batzordeak, herriko Korner Morea elkartearekin elkarlanean, jarrera eta portaera sexistak errotik kentzeko konpromisoa hartu du.
Helburu hau lortzeko gida bat argitaratu dute elkarrekin, “Jai aske eta guztionak” deritzona. Gida honen bidez herritarrak sentsibilizatzea nahi da eta kasu hauen aurrean erantzun bat ematera animatu.
Indarkeria sexistak era orotara eman daitezke, gune eta toki desberdinetan. Eraso hauek emakume eta gizonen arteko desberdintasun sozialaren eta kulturalaren adierazpen garbiena dira eta emakumeen eskubideen bortxaketa garbia.
Jai egun hauek berdintasunean igaro ahal izateko beharrezkoa da pertsona desberdinekiko errespetua eta lesbianek, gayek, transexualek, bisexualek eta intersexualek segurtasunean eta askatasunean aldarrikatzeko duten eskubidea.
Gida hau herriko taberna eta txosna desberdinetan banatuko da eta gogorarazten digu jai egun hauetan jarrera aktiboa hartu behar dugula eraso sexisten aurrean:
- Drogen erabilerak edo hauek neurri gabe erabiltzearen aitzakiapean, ezin daiteke inongo erasorik arrazoitu.
- EZETZAK beti jarraituko du EZETZ izaten.
Hala eta guztiz ere, zerbait gertatuz gero:
- Larrialdi kasuetarako SOS Deiak : 112
- 24 orduko Telefono zerbitzua: 900840111 / 016
- Soraluzeko Udaltzaingoa: 943 753024