Kartel Lehiaketako irabazleak
Jaietako Kartel Lehiaketaren aurtengo edizioari dagozkion sariak banatu ziren joan den ekainaren 15ean kiroldegiko erakusketa-gelan egindako ekitaldian.
Lehiaketa 12 urtez azpiko neska-mutikoei zuzenduta dago eta aurtengora 150 lan inguru aurkeztu dira.
Ikastetxeetako eta Udaleko ordezkariek osatutako epaimahaiaren iritziz, hauek izan dira aurtengo saridunak:
"A" maila:
1. saria: Uxue Esnaola.
2. saria: Latif Ur.
3. saria: Malen Ugalde.
"B" maila:
1. saria: Ander Azkona.
2. saria: María Hernández.
3. saria: Alba Rico.
(*) Izenaren gainean sakatuz saridun bakoitzak egindako marrazkia ikus daiteke,
Saritutako kartelak jaietako egitarauan argitaratuko dira.
Jai-egitarauaren azala Ander Azkonaren kartelak jantziko du, gainontzekoak barrualdean argitaratuko dira.