Jaietako kartel lehiaketako irabazleak
Azken urteetan, Soraluzeko jaiak iragartzeko kartela haur eta nerabeen lehiaketaren bitartez aukeratu izan da. Aurten, berriz, hainbat urteren ostean, Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak Helduen Jaietako Kartel Lehiaketa antolatu du herriko jaiak iragartzeko afixa aukeratzeko.
Ehunka lan aurkeztu dira haurren, gaztetxoen zein helduen kategorietan eta astebetez, uztailaren 1etik 5era bitarte, egon dira ikusgai erakusketa-aretoan. Sari-banaketa ekitaldia joan den barixakuan izan zen kulturguneko erakusketa-aretoan bertan, hain zuzen ere.
Helduen Jaietako Kartel Lehiaketaren itzulera
Antolatzaileek positiboki baloratu dute helduen Jaietako Kartel Lehiaketa berreskuratu izana eta datozen urteetan ere antolatzeko asmoa azaldu dute. Aurten, sei lan aurkeztu dituzte helduen kategorian, soraluzetarrek zein kanpoko sortzaileek eginak.
Gainera, helduen Jaietako Kartel Lehiaketaren irabazlea izango da jaiak iragarriko dituen kartel nagusia, programan zein herriko komertzio eta dendetan ikusiko dena.
Kartel sarituak
Hauexek izan dira, mailaz maila, sarituak suertatu diren kartelen egileak. Maila bakoitzeko 1. saria jaso duen kartela ikusi nahi izanez gero, loturaren gainean sakatu:
"A" maila (LH1-LH2)
- 1. Saria: Albania Sandoval Muñoz
- 2. Saria: Laia Alustiza Rodriguez
- 3. Saria: Eneko Aizpuru Uribe
"B" maila (LH3-LH4)
- 1. Saria: Mikel Gallardo Ariznabarreta
- 2. Saria: Libe Elortza Ugalde
- 3. Saria: Naia Bollar Oregi
"C" maila (LH5-LH6)
- 1. Saria: Carla Amuchastegui Azkoitia
- 2. Saria: Izane Peña Mira
- 3. Saria: Aya Sadoune
"D" maila (DBH)
- 1. Saria: Alba Rico Gallardo
- 2. Saria: Uxue Esnaola Torrientes
- 3. Saria: Ana Fernandez Rascón
"E" maila (Helduak)
- 1. Saria: Eguzkiñe Aldazabal Ortueta