Jaietako bakailao lehiaketa
Zabalik dago uztailaren 26an ospatuko den jaietako bakailao-lehieketan izena emateko epea; interesdunek udaletxeko herritarrentzako harrera bulegoan eman behar dute izena.
Bakailao lehiaketaren edizio berria ospatuko da aurten ere, Santa Ana jaietako egitarauaren barruan.
Urteroko moduan, uztailaren 26an egingo da, goizeko 11:30etik aurrera.
Guztira 16 bikotek parte hartu ahal izango dute eta izen-ematea udaletxeko Herritarrentzako Harrera Bulegoan egin behar da, goizeko 9etatik 14etara.
BAKAILAO LEHIAKETAKO OINARRIAK
- Lehiaketa eguna: Uztailak 26, Santa Ana eguna.
- Hasiera ordua: Goizeko 11,30ean Plaza Zaharrean.
- Partehartzaileek, lehiaketaren ordua baino ordu erdi lehenago bertaratu beharko dute.
- Lehiaketa, hasi eta ordubete t'erdira amaituko da.
- Udalak bakailaoa eta olioa jarriko ditu.
- Partehartzaileek ontziak eta bakailaoa gertatzeko beharrezkoak dituzten gainerako osagai guztiak ekarri beharko dituzte.
- Talde bakoitza bi pertsonaz osaturik egongo da.
- Bakailaoa pil-pil erara jarri beharko da. Bakailao guztia prestatu beharko da. Bakailaoa, olioa eta berakatza baino ezin izango dira erabili.
- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. Ondorengoak baloratuko dira: Aurkezpena (0-5), egoste-puntua (0-10) eta zaporea (0-10).
- Bakailao ontziak aurkezteko ordena zozketa bidez erabakiko da, bost minututik bost minutura aurkeztu beharko direlarik.
- Sariak:
1. bikoteak: 100 euro.
2. bikoteak: 75 euro.
3. bikoteak: 50 euro.
- Lehiaketan parte hartu ahal izateko izenak Udaletxean eman beharko dira, bulego orduetan, dauden plazak bete arte.
- Udalak ez daukanez sukalde gehiago, hamasei bikotek bakarrik parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, izen-emate ordena errespetatuz uneoro.