Jaietako gaueko autobus zerbitzua eta barrakei buruzko argibideak
Santiago eta Santa Ana jaiak gainean ditugularik hainbat ohar garrantzitsu elkarbanatu nahi ditu udalak herritarrekin.
Santiago eta Santa Ana jaietan gauetako autobus zerbitzua indartu du Soraluzeko udalak. Larunbat gaueko zerbitzuaz gain, uztailaren 24 eta 25 gauetan ere autobus zerbitzua egongo da Bergara-Eibar artean. Autobus hauek 4 geldiune izango dituzte Bergara, Osintxu, Soraluze eta Eibarren. (IKUSI IRUDIA)
Alde batetik, gaueko 0:30ean Bergaran hasi eta 0:40an pasako da Soraluzetik Eibarrera doana. Geralekua Zubi Nagusian izango du eta 5:40ak arte orduro emango du zerbitzua.
Bestalde, Bergara bidean doan lehenbiziko autobusa 1:00etan hasiko da Eibarren eta 1:10ean iritsiko da Soraluzera. Geldiunea Estazio kalean izango du eta 6:10ak arte orduro pasatuko da bertatik.
Modu honetan, soraluzetarrak eta inguruko herritarrak ere jaietan lasai gozatzera animatu nahi ditu Soraluzeko Udalak.
Barrakei dagokienez, azken orduko aldaketa batzuk gertatu dira. Lapikoa etortzekoa zen arren, azken unean arazo pertsonal bat tarteko ezin izango dute etorri gure herriko jaietara. Hori horrela, honakoak dira haur eta gaztetxoen gozagarri Erregetxean izango ditugun barrakak: Autotxokea, salto-saltoa, jumping-a, zezentxoak, txiki-parka, ahatetxoak, tiro pitxoia eta txurreria.
Azkenik, “Soraluzeko jaixetan aske gozatu” mezuarekin ateratako zapiak 1€an salgai egongo dira ostiraletik (uztailaren 21etik aurrera) Iratxo Goxodendan, Galtzagorrien txosnetan eta Plaza Zaharreko Elkartasun txosnan.