Jabetze Eskola sortzeko prozesua abian
Soraluzeko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak herritarrak elkartzeko, ikasteko, hausnartzeko eta prestatzeko gune bat sortu nahi du, ikastaro eta tailerren bidez emakumeen ahalduntzea bultzatzeko helburuarekin.
JABETZE ESKOLA izango du izen moduan eta sareak eraikitzeko eta gure errealitatea ikuspegi feministatik aztertu eta zalantzan jartzeko beharrezko tresnak eskaintzeko gunea izatea bilatzen du, beharrezko aldaketak eraginez, jendarte justuagoa, anitzagoa eta inklusiboagoa lortzeko.
Proposamenari, era parte-hartzaile baten bitartez, forma emateko, hurrengoak egin/egiten/egingo dira:
- Herriko hainbat talderekin elkartu.
- Galdetegi bat pasa.
- Bilera irekiak.
Horregatik guztiagatik, Jabetze Eskola ahalik eta modu parte-hartzaileenean eraikitze aldera, 5 minutu inguruko galdetegia betetzera gonbidatzen zaituztegu.
Mila esker parte hartzeagatik!