Ixabel Agirresarobe eta Mattinen ipuin-kontaketa saioa
"Amona Tomaxaren abenturak" izeneko ipuina kontatuko diete Ixabel Agirresarobe eta Mattin marrazkilariak 4 eta 7 urte arteko haurrei; arratsaldeko 6etan, erakusketa-gelan.
Ixabel Agirresarobe (Usurbil, 1971) ipuin-kontalariak saioa eskainiko du asteazken honetan, maiatzak 10, Soraluzen.
"Amona Tomaxaren abenturak" izenburuko ipuina kontatuko du, Mattin Martiarena ilustratzailearen laguntzarekin. Ixabelek ipuina kontatzen duen bitartean, Mattinek marrazkiak egingo ditu.
Saioa 4 eta 7 urte arteko haurrei dago bereziki zuzendua.
Kontaketa arratsaldeko 6etan hasiko da, udal erakusketa-gelan.