Ixabel Agirrasoreberen ipuin kontaketa

Ixabel Agirrasoreberen ipuin kontaketa

2021/05/11
Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak ipuin-kontaketa saioa eskainiko die gaur arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian, 4 urtetik gorako neska-mutilei eta haren gurasoei.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatu duen "Literatur loreak" zikloaren barruan, ipuin-kontaketa saioa eskainiko du gaur arratsaldean Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak.

"Maria gonagorri eta Xerafina mokofina" da gaurko aukeratutako ipuinaren izenburua.

Saioa 4 urtetik aurrerako haurrentzat dago pentsatua, zeintzuk beren gurasoekin batera joan ahal izango diren.

Ixabel Agirresarobe Arzallus (Usurbil, Gipuzkoa, 1971) aktorea eta ipuin-kontalaria da.[1] Antzerki ikasketak egin zituen Donostiako Antzerti eskolan (1989-1993). Haurrentzako kale antzerkian aritu da Hankagorri eta Gorringo taldeekin. Beste hainbat lanetan ere parte hartu du; besteak beste, Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean.