Itzuliak eragindako trafiko-aldaketak
Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Soraluzetik igaroko da larunbat honetan, Eibarren hasi eta amaituko den azken etapan, eta horrek hainbat aldaketa eragingo ditu herriko trafiko eta aparkalekuetan.
Aparkalekuak
Arratsaldeko 2:30etik 5ak bitartean ezingo da ondorengo tokietan ibilgailurik aparkatu:
- Zeleta auzuneko1-4 zenbakien aurrean dauden aparkalekuetan, ez eta GI-3652 errepidean (Zeleta, 4.zki.tik aurrera) ere.
- Estaziño kaleko bidegurutzetik (Olako zentzuan) igogailuaren ondoan dagoen zebrabideraino.
- Ezozibideko errotondatik hasi eta futbol zelaira doan errepideko ezkerreko aldean, ez eta marra horiak debekatzen duen tokietan ere.
Toki hauetan ibilgailua uzten duenari, garabi bitartez, ibilgailua erretiratuko zaio.
Errepide itxiera
Arratsaldeko 4retatik 5etara trafikora itxiko dira txirrindulariek erabiliko dituzten errepideak:
- Hauxe da lasterketaren ibilbidea:
Mendiola Industrialdetik sartuko dira herrira; ondoren, Ezoziko biribilgunea hartuta, Ezozia auzora igoko dira. Ezozi Auzotik, San Andres auzoarekin bat egiten duen bidegurutzea hartu, eta San Andres auzoko GI 3652 errepidetik beherantz abiatuko dira Estaziñoko bidegurutzera arte. Ondoren, saihesbidea hartuko dute Bergarako noranzkoan, Oleako zubitik pasa eta herritik irteteko.