Irure auzoko herri-bidean konponketak egingo dira datorren eguaztenetik aurrera
Bihar, eguaztena, urtarrilak 29, hasiko dira Irure auzoko herri-bideko konponketa lanak eta hilabeteko iraupena izango dute.
Irure auzoko herri-bidean konponketa lanak egingo dira datozen egunetan, bihartik, eguaztena, urtarrilak 29tik aurrera; lanok Sologuengañekoa baserritik Untzetazpikoa eta Untzetagañekoa baserrirako herri-bidean egingo dira.
Besteak beste, apurtutako hormigoizko zoladura berreraikiko da, kurbarik handienetan hormigoizko hormatxoak eraiki, bai eta ur hodiak garbitu ere. Egoera txarrean egonez gero, berreraiki egingo dira ur hodiok.
Excavaciones y obras de Diego enpresari esleitu zaio lanon ardura, eta 96.181,74€ko kostua izango dute, BEZ barne. Hilabeteko epean bukatuko dutela aurreikusten da.