Irisgarritasuna hobetzeko lanak Itxaropena Jubilatuen Elkartean.

Irisgarritasuna hobetzeko lanak Itxaropena Jubilatuen Elkartean.

2024/01/22
Gaur, astelehena, urtarrilak 22, irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi dituzte Itxaropena Jubilatuen Elkartean; elkartetik terrazarako irteera irisgarri egitea da lan hauen helburua.

Irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi dituzte gaur, astelehena, urtarrilak 22, herriko jubilatuen elkartean.

Lanon helburua elkartetik terrazararako irteera irisgarri jartzea da.

Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak jakinarazi du obrak izan arren, taberna zabalik egongo dela eta ohiko ordutegia izango duela. Halaber, adierazi du asteartean ez dela bingorik izango, obrek eragin dezaketen zaratarengatik.

Obrak herriko gremioek egingo dituzte, berauen kostua 49.026,92 eurokoa izango da, BEZa barne, eta 5 asteko iraupena izango dute.

Argazkia: plaentxia.eus