Ipuin-kontaketa musikatua eta gehiago
"Haurren Aurrean Helduok Heldu" ekimenaren barruan, bi ekintza daude iragarrita astebururako: Ipuin-kontaketa musikatua, ostiralean, eta mural-margoketa eta txokolatada, larunbatean.
Gurasoen arteko, hau da, helduen arteko, euskararen erabileran eragitea da egitasmoaren helburua, eta helduen arteko ohitura horiek haurrengan duten eraginaz ohartaraztea.
Bi asteko iraupena daukan ekimen honen baitan, guraso eta haurrek euskaraz partekatu ahal dituzten hainbat ekintza antolatu dira, ostiral eta larunbateko ipuin-kontaketa eta mural-margoketa, kasu.
Astebururako ekintzak
IPUIN MUSIKATUA
Ameli eta Xirrikituen jostunak
17:30, Galipoten, Udaletxe osteko kaletxoa (Euria bada, Tolarekuan).
MURAL MARGOKETA ETA TXOKOLATADA
10:00-13:00, Zubi Nagusian.
Haurrek heldu batekin joan beharko dute eta beharrezkoa da aurrez izena ematea.
Izena emateko idatzi whatsapa 601062347 zenbakira