Intsumisioari buruzko dokumentala
Udaleko Kultura Batzordeak antolatu duen "Udaberri kulturala" zikloaren barruan, "Bi urte, lau hilabete eta egun bat" dokumentala ikusi ahal izango da, ostegun honetan, maiatzak 19, arratsaldeko 7:30ean, Herri Antzokian.
2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.
Dokumentala euskaraz proiektatuko da, gaztelerazko eta inglesezko azpitituluekin.
Izenburua: "2 urte, 4 hilabete eta egun 1".
Zuzendaria: Lander Garro.
Urtea: 2020
Iraupena: 90'