Ingurumen-teknikaria kontratatzeko deialdia
Soraluzeko Udalak sei hilabeterako Ingurumen eta Jasangarritasun Teknikaria kontratatzeko deialdia egin du, Lanbide-k enplegua sustatzeko ematen dituen laguntzen bitartez.
Udal honek, sei hilabeterako eta lanaldi partzialean, herriko ingurumena eta jasangarritasunarekin lotuta dagoen lanpostu bat eskaintzen du.
Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.
Betebehar espezifikoak:
- Lanbiden langabetu moduan izena emanda egotea.
- Biologia, Ingurugiro Zientzietan edota Baso edo Nekazaritza Ingeniaritzan lizentziatua.
- EGA Titulua edo baliokidea.
- Debabarrenean erroldatuta egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
Izen-ematea:
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete azaroaren 27tik abenduaren 11a arte, biak barne.
Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.