Indarkeria matxista gehiagorik ez!

Indarkeria matxista gehiagorik ez!

2018/09/26
Soraluzeko Udalak Bilbon izandako Maguette Mbeugou 25 urteko emakumearen erailketa gaitzetsi du eta gaur arratsaldeko 7:30etarako antolatutako kontzentrazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Udalak gogoratu eragin nahi du hilketa hauek emakumeen aurkako indarkeriak sortzen duen arazoaren zati bat besterik ez direla, eta oinarrian gizon eta emakumeen arteko berdintasunik eza dagoela.

Emakumeen aurka ematen diren indarkeria era desberdinek (Psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa eta sexuala…) beraien osotasun eta duintasun fisiko eta moralaren aurkako eraso zuzena suposatzen dute. Hau da, Oinarrizko eskubideen aurkako bortxa larri eta onartezina.

Gertaera honek erakundeak eta gizarteak gure udalerrietan benetako berdintasuna erdiesteko daukagun erantzukizunaren aurrean jartzen gaitu. Honi dagokionean, sentsibilizazio eta prebentzio lana egiten jarraitu behar dugu, gure herriko gazteen artean bereziki, beraiek baitira etorkizuneko herritarrak.

Soraluzeko Udalak bere elkartasuna adierazi nahi die eraila izan den emakumearen familia eta lagunei. Eta gaur, arratsaldeko 19:30etan, Korner Moreak antolatuta, Plaza Barrian egingo den elkarretaratzera joateko deia egiten du.