Inbertsio berriak Jubilatuen Elkartean
Soraluzeko Udalak "Itxaropena" Jubilatuen Elkarterako podologia-besaulkia eta galdara berriak erostea erabaki zuen maiatzaren 6an egindako Tokiko Gobernu Batzarraren bileran.
Jubilatuen etxeko instalazioetako iturriko ura eta berogailua berotzea ditu funtzio moduan orain arte zegoen eta matxuratu egin den galdara ordezkatuko dituen galdara berriak eta berau erosteko 2.698,03 euro (BEZa barne) erabili dira.
Halaber, 2.178 euro (BEZa barne) erabili dira podologia zerbitzurako besaulki berria erosteko, eta beste 700 euro podologia-zerbitzuak erabiltzen duen aretoa bitan banatuko duen gortina erosteko.
Inbertsio biak ala biak 2019ko aurrekontuan zeuden aurreikusita eta apirilaren 8ko Osasunren, Gizarte Ongizatearen eta Inmigrazioaren Batzordean beruen berri eman ondoren gauzatu dira.