Ikasturte hasiera ludoteka eta gaztelekuan

Ikasturte hasiera ludoteka eta gaztelekuan

2019/09/17
Aste honetan hasi dute ikasturtea herriko ludoteka eta gaztelekuak; 4 eta 12 urte arteko 195 neska-mutiko dira ikasturteari hasiera eman diotenak; talderik gehienak beteta daude dagoeneko.

Urtero moduan, irailaren 3. astean zabaldu ditu ateak Parrandan Udal Ludotekak eta ekainaren 19ra arte egongo da zabalik.

Guztira 154 haurrek hasi dute ikasturtea ludotekan eta 5. eta 6. mailako beste 41ek gaztelekuan; DBHko ikasleentzako urrian hasiko da zabaltzen gaztelekua.

Hauek dira kopuruak mailaz-maila:

  • HH4/HH5: 55 haur.
  • LH1/LH2: 48 haur.
  • LH3/LH4: 51 haur.
  • LH5/LH6: 41 haur.

Ordutegiak iazko berberak dira, 9-10 urteko haurren kasuan izan ezik. 4 urtetik 8 urtera arteko haurrek astean 3 orduko zerbitzua jasoko dute, ordu eta erdikoa 9-10 urtekoek eta bi ordukoa 11-12koek.

HH, LH 1-2 eta LH 3-4 taldeen ordutegia:

 

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

16:30

18:00

HH A

 

HH B

 

HH A

 

HH B

 

LH 3-4 A

 

18:00

19:30

LH 1-2 A

 

LH 1-2 B

 

LH 1-2 A

 

LH 1-2 B

 

LH 3-4 B

 LH5-LH6 taldeen ordutegia:

 

OSTIRALA

17:00

19:00

LH5/LH6

Apenas dago plaza librerik dagoeneko (talde bakarrean dago tokia). Hori horrela, interesdun berriek itxaron zerrendan eman dezakete izena, plazak libratuko balira matrikulatu ahal izango liratekeelarik.

Azken urteetan moduan, Eguberri zein Aste Santuko opor sasoietan programazio berezia eskainiko dute ludotekak eta gaztelekuak.