Ikastetxeko eskailerak azken fasean
Uztailaren erdialdeaz geroztik dihardu Construcciones Echaide S.A. enpresak Plaentxi Herri Ikastetxeko patiora doazen eskailerak zaharberritzeko lanetan.
Bi hilabeteren ondoren, lanak azken fasean sartuta daude dagoeneko, hormigoizko eskailerak estaliko dituen zoladura prefabrikatua eta baranda jartzea baino ez delarik falta.
Gauzak ondo bidean, irailaren azken astean hasiko dira aipatutako pieza prefabrikatua jartzen eta urriaren erdi alderako lanak erabat bukatuta eta eskailerak erabiltzeko moduan izango dira.
Lan hauen helburua, bere garaian aipatu zen moduan, zaharkituta dauden goiko patiorako eskailerak zaharberritzea izan da, harmailen altuera gutxituz, sakontasun gehiago emanez eta aldapa txikituz, modu honetara patiorako sarrera-irteeren irisgarritasuna hobetzeko.
Lanek Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa izan dute.