Abiatu dute ikasturtea Udal Ludoteka eta Gaztelekuak
Aste honetan abiatu dute 2023-2024 ikasturtea Soralzueko Haur eta Nerabeentzako Zerbitzuek; asteazkenean ludotekak eta gaur, ostirala, gaztelekuak.
Zerbitzu hauek herriko haur eta nerabeen aisia hezitzailerako proiektu integrala garatzea dute helburu moduan eta, aurtengoan ere, herriko Pil-Pilean Euskaltzaleon Elkarteko Kukumixo Aisialdi Taldeak kudeatuko ditu, zerbitzuen hurrengo 2 urteetako kudeaketa esleitzeko aurrera erman den lizitazio-prozesua irabazi ondoren.
Haurrentzako zerbitzua (Ludoteka)
Soraluzeko Udal Ludotekak 4 urtetik 9 urte bitarteko haurrei emango die zerbitzua, aste honetatik ekaina amaiera bitarte. Ikasturte berri hau 116 umerekin abiatuko da. Adinaren arabera talde eta ordutegi ezberdinetan arituko dira eta talde bakoitzean bi hezitzaile izango dira uneoro. Horrez gain, behar bereziak dituzten haurrak dauden taldeetan beste hezitzaile aditu bat ere arituko da.
Ordutegia
- HH4-5: 16:30etik 18:00ak arte.
○ A taldea: Astelehen eta asteazkenetan.
○ B taldea: Astearte eta ostegunetan.
- LH 1-2: 18:00etatik 19:30ak arte.
○ A taldea: Astelehen eta asteazkenetan.
○ B taldea: Astearte eta ostegunetan.
- LH 3-4: 16:30etik 18:30ak arte, ostireltan.
Asteroko saio horiez gainera, Aste Santuan eta Gabonetan ekintza bereziak egingo dituzte. Gainera, udaleku irekiekin ere uztartuko dira zerbitzu hauek.
Nerabeentzako zerbitzua (Gaztelekua)
Soraluzeko Udal Gaztelekuak Lehen Hezkuntza 5. mailatik Derrigorrez Bigarren Hezkuntzako 4. mailara arteko nerabeei ematen die zerbitzua; ostiraletan LH 5-6 mailari eta larunbat zein igandeetan DBHkoei.
Ordutegia
- LH 5-6: Ostiralak, 16:30etik 19:30ak arte, bi taldetan banatuta.
- DBH 1, 2, 3, 4: Larunbat eta igandeak, 17:00etatik 20:00ak arte. (18:00-21:00 hileko azken larunbatean)
Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeko presidente den Maite Quintanilla Letek adierazi duenez, "Hasiera batean, gazte prozesuaren ondorio bezela DBH 1-2 nerabeei eskeinitako zerbitzua izatea aurreikusi bazen ere, iazko ikasturte amaieran eta baita Gazte kontseiluan ere Gaztelekuan parte hartzen jarraitzeko proposamena luzatu zuten hainbat nerabek. Horren ondorioz, proposamena aintzat hartu eta zerbitzua, momentuz, DBH osora zabaltzea erabaki da. Izan ere, udalak DBH 3-4rako espazio komunitario bat sortzeko aurreikuspena dauka; nerabeekin prozesu parte hartzaile bat egin ostean martxan jarri nahi dena. Baina, bitartean, Gaztelekua erabiltzeko aukera emango zaie, beraien eskakizunari erantzunez".
Halaber, zera erantsi du: "Gaztelekuan, asanblada bitartez, gazte guztien artean erabakiko dute, erabiltzaile ugari izanda, denak gustora egoteko nola antolatuko diren aurrerantzean. Asanblada hezitzaileek gidatuko dute udalarekin adosturiko proposamen batzuk abiapuntu bezela ipiniz eta gazteen parte hartzea bilatuz. Gazteekin, bi hezitzaile izango dira ikasturte osoan zehar, eta biharko kasuan, hirugarren bat ere bertaratuko da, ikasturteari hasiera emateko".