Euskaltegian izen-ematea zabalik
Soraluzeko AEK euskaltegiak zabalik dauka dagoeneko 2020/2021 ikasturterako matrikulazio kanpaina; "AEKn, irakasle batek bik beste balio du" da aurtengorako aukeratutako leloa.
Euskaltegiak aurrez aurreko zein autoikaskuntza bidezko ikastaroak eskaintzen ditu.
Soraluzeko Udalak matrikula-kostuaren %100 arteko diru-laguntzak ematen ditu.
ESKAINTZA
Urrian hasiko den aurtengo ikasturteari begira eskaintza zabala eskaintzen du euskaltegiak:
- Euskalduntze orokorra (aurrez aurrekoa edo autoikaskuntza).
- Xede bereziko ikastaroak: AISA, B1, B2, C1 (EGA) eta C2 (On-line) mailak.
- Hizkuntza eskakizunak: IVAP, IRALE, Osakidetza.
MATRIKULAZIO-EPEA
Euskaltegian izena emateko epea irailaren 30ean amaitzen da.
INFORMAZIOA
Izen-ematea egin edo ikastaroei buruzko informazioa lortzeko euskaltegira joan behar da.
Astearte, asteazken eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara.
Soraluzeko AEK Euskaltegia
Baltegieta kalea, 2
943 75 14 34
DIRU-LAGUNTZAK
Udalak ikastaroaren kostuaren %50 eta %100a bitarteko diru-laguntzak emango ditu, ikaslearen errenta-mailaren arabera.
Diru-laguntza hauei buruzko informazioa euskaltegian bertan eskuratu daiteke.