Ikasgelak urtea bete du
Soraluzeko Udaleko Hezkuntza Batzordeak IKASGELA zerbitzua zabaldu zuen duela urte bete, hainbat herritarrek azken urteetan egindako eskaerei erantzun bat eman nahian.
Zabalik egon den urte bete luzean 50 pertsonak eskuratu du bazkide-txartela, bisita gehien abendu-urtarrilean eta maiatza-ekainean izaten delarik, unibertsitateko azterketa sasoian.
Ikasgelak 24 ikas-toki edo mahai dauzka, ordenagailua konektatzeko entxufearekin eta wifi konexioarekin. Horretaz gainera, kafe-makina eta komuna ere badauzkate erabilgarri erabiltzaileek.
Urtean 365 egunetan dago zabalik, goizeko 8etatik gaueko 10etara.
Zerbitzua erabili ahal izateko beharrezkoa da aurrez Udaleko Arreta Bulegoan izena ematea, txartel elektroniko pertsonalizatua behar baita aretora sartu ahal izateko.
Ikasgelari buruzko informazio gehiago eta erabilerarako arauak hemen kontsulta daitezke.